Gaztetatik iraunkortasunean hezten
Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatutako 'Iraunkortasunean hezten' astea gaur bukatu da, Agauntza errekaren garbiketarekin.
Agauntza errekaren garbiketan parte hartu duen gaztea taldea, gaur eguerdian, Lazkaoko plazan. Arg.: Lazkaoko Gazte Asanblada Asteartean Hondar 2050 dokumentala plaza proiektatu ondoren, eta hereneguan eta atzo Esparru elkartean tailer bana egin ondoren –xaboi organikoena eta jakiak biltzeko bilgarriena–, gaur bukatu da Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatutako Iraunkortasun hezten egitaraua, erreka garbiketarekin.
Hogei laguneko aritu da erreka garbitzen gaur goizean, herriko zatian, eta bi orduan zabor dezente bildu dute Agauntza errekatik. Hondakinak erakutsiz taldeko argazkia atera ondoren, hamaiketakoa egin dute.















