Igor Mintegik irabazi du Txoritegiko Usakume Lehiaketa
Txoritegi elkarteak antolatutako usakume lehiaketa jokatu dute asteburuan. 203 lagunek parte hartu dute guztira.
Txoritegi elkarteak antolatuta, 37. Usakume Lehiaketa jokatu dute pasa den igandean. Eguraldia lagun, 203 lagunek parte hartu dute; horietatik 20 izan dira hiru usoak denbora muga barruan bota dituztenak. Horien artean bigarren txanda bat jokatu eta gero, Igor Mintegi izan da txapela jantzi duena. Haren atzetik gelditu da Asier Alustiza gaztea, eta Xabier Aranburuk osatu du podiuma.
Beteranoetan onena, Francisco Barreiro izan da, eta emakumezkoetan, Gotzone Lekubek jaso du saria. Txoritegi elkarteko ehiztarien arteko lehen sailkatua Xabier Alustiza izan da. Asier Alustizak, lehen herritarraren eta junior mailako sariak ere jaso ditu.
Txoritegi kirol elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie tabernan lanean aritu ziren kideei, antolakuntzan parte hartu duten guztiei, eta baita berau posible egiteko laguntza eman duten babesleei ere.