«Erronka garrantzitsuena futbolean ondo pasatzea da»
Beasain Kirol Elkartearen 3. Mailako taldeak asteburuan ekingo die aurre denboraldiko partidei. Jose Luis Ribera entrenatzaile azkoitiarrak jarraituko du taldea gidatzen.
Zer moduzko sentipenekin hasi duzue denboraldia?
Sentipen onekin, hasieran beti horrela izaten da. Jendea ilusioarekin etortzen da, lanerako gogoarekin. Aurre denboraldi garaia da, lan gogorra egiteko garaia, baina ilusioarekin eta gogoarekin gaude. Talde txukuna egiten ari gara, jende gaztearekin eta ilusioarekin.
Aldaketa asko izango dituzue?
Urtero bezala. Hala ere, iaz baino aldaketa gutxiago izango dira, jokalari askok gurekin jarraituko dute eta. Momentuan, lau jokalari berri dauzkagu kanpotik etorriak eta beste bi etxekoak.
Zein duzue helburua?
Erronka garrantzitsuena futbolean ondo pasatzea da. Gozatzen denean, normalean gauzak hobeto ateratzen dira. Iaz jendeak gozatu zuen. Momentu batzuetan emaitza aldetik sufritu genuen, baina talde lanean eta jokoarekin gozatu egin zuten. Gozatuz gero, gorago ibiliko gara.