Etxaniz-Goiburu eta Amundarain-Gorrotxategi, Idiazabalen txapeldun
Idiazabalgo III. Esku pilota txapelketan 22 gaztek parte hartu dute. Altuna eta Esteban pilotarien eskutik jaso dituzte sariak.
Aste honetan jokatu dituzte Idiazabalgo III. Esku pilota txapelketako finalak. Guztira 22 gaztek parte hartu dute, bi mailatan banatuta. Infantiletan, Etxanizek eta Goiburuk jantzi dute txapela, finalean Izagirre eta Ezama mendean hartuta. Kadeteetan berriz, Amundarain eta Gorrotxategi izan dira nagusi, Zubizarreta eta Garciaren aurka. Jokin Altuna eta Victor Esteban pilotarien eskutik jaso dituzte txapelak eta sariak.