Movistarreko Rafa Valls azkarrena Ordiziako helmugan
Abaltzisketako azken igoeran erasoa jota irabazi du Rafa Valls alacantarrak irabazi du Ordiziako 96. Klasikoa. Gari Bravo izan da aurreneko euskalduna, 8. postuan.
Movistar taldeak goitik behera kontrolatu du Ordiziako 96. Txirrindularitza Klasikoa, eta Rafa Valls alacantarra izan da azkarrena helmugan. Bakarka iritsi da Ordiziara minutu erdiko tartearekin, Abaltzisketako azken igoeran erasoa jo eta gero. Haren atzetik 30 bat laguneko tropeltxoa sartu da. Bero handia egin du proba osoan zehar; horren adibide, abiatzerako 31 gradu markatzen zituen termometroak, eta iristerako 35. Hala ere, azkar osatu dute proba, 3:55:10eko denboran sartu baita irabazlea.
Aurreneko euskalduna Gari Bravo lazkaotarra izan da, 8. tokian. Pozik gelditu da egindako lanarekin, eta proba, batez ere beroak gogortu duela esan du. Gehiago sufritu du Alex Aranburu ezkiotarrak, atsedenaldi batetik dator, eta hasi berritan sufritzea tokatzen dela dio; gainera, “beroak eta hezetasunak” asko gogortu dute gaurko lasterketa.
SAILKAPENA:
- 1. Rafa Valls (Movistar) ….. 3:55:10
- 2. Jesus del Pino (Vito) ………. 29ra
- 3. J.A. Lopez-Cozar (Murias)… d.b.
- 4. Jetse Bol (Burgos BH) ……… d.b.
- 5. Sergei Txenetski (C.Rural) .. d.b.
- 6. Antonio Pedrero (Movis.) … d.b.
- 7. Masahiro Ishigami (Jap.) …. d.b.
- 8. Gari Bravo (Murias) ………… d.b.
- 9. Isaac Anton (Kometa) ……… d.b.
- 10. Anass El Abdia (Mar) …….. d.b.
SARIAK:
- Mendia: Domingos Gonçalves (Caja Rural)
- Tarteko helmugak: Mikel Alonso (Euskadi)
- Esprint bereziak: Gustavo Veloso (W52)
- Lehen euskalduna: Gari Bravo (Euskadi-Murias)