Bele Gazte gaztelekuko nerabeak, Burgosen
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak antolatutako udako ekintzen barruan, 40 bat gaztetxo Burgosen izan dira aste honetan.
Zegamako Bele Gazte gaztelekuko 40 nerabe Burgosen egon ziren astelehenean eta asteartean. Astelehenean Puron ibaiko haitzartean ibilaldia egin zuten. Arratsaldean Pedrosako ur-jauzira joan ziren. Gaua Quintana Martin Galindez herriko Valle de Tobalina aterpetxean pasa zuten. Asteartean Sobrongo abentura parkean egon ziren. Eguraldi bikaina lagun, primeran pasa zuten.