Udako jaietan, festak ez du etenik
San Inazio jaiak ospatuko dituzte Legazpin, Idiazabalen eta Urbian eta Andre Mariak, Gabirian, Zerainen, Itsasondon eta Zumarragan. Abuztuaren amaieran San Bartolomeak dira Itsason eta Zegaman
Goierritar askorentzat abuztua opor bolada izaten bada ere, herri txikietako festen garai betea ere bada uztail bukaera eta abuztua. Bertan gelditzen direnek beraz, badute zertaz gozatua bertako txokoak ezagutzearekin batera.
San Inazio Legazpin, Idiazabalen eta Urbian
San Inazio egunaren bueltan, hiru festa aukera daude: Legazpiko San Inazio auzoan, Idiazabalgo Katea auzoan eta Urbian. Legazpiren kasuan, Beti Gazte elkartekoei erreleboa hartuta, aurten lehengo aldiz Gazte Asanbladak eta Legazpiko gazte talde batek antolatu dituzte San Inazio auzoko festak. Eneko Muruaren esanetan, larunbateko programa indartu nahi izan dute, sagardo dastaketa eta bazkaria antolatuta. Bestalde, iaz jende gutxik izena eman zuelako bertan behera gelditu zen 12. Eufemiano Iturri lasterketa egitekoak dira, dagoeneko 10 lagun izena eman daudelako; «eta egunean bertan izena eman ahal denez, gehiago izango direla» uste dute antolatzaileek. Larunbatean bertan Sahararen aldeko paella afaria prestatuko dute Saniko kuadrillakoek.
Igandean, berriz, herri kirol desafio mistoa izango da, «emakumeen presentzia bermatzeko». Luis Ibarguren eta Virginia Finol, Xabier Zalduaren eta Irati Astondoaren aurka lehiatuko dira San Inazio plazan.
Ohi bezala, Inaxio txanponak erabiliko dituzte euroen ordez; asko errazten die txosnako lana. Inaxio batek euro bat balio du.
EGITARAUA:
Gaur, hilaren 26a
· 19:00. Txupinazoa. Buruhandiak eta txorizo egosi banaketa bertso eta trikitixak lagunduta.
· 20:30. IX. Tortila lehiaketa.
· 23:00. Kontzertuak: Tokan2LaPolla, Pepe Botika, Segan.
Bihar, hilak 27
· 13:30. Sagardo dastaketa.
· 14:30. Bazkari autogestionatua.
· 15:30. Bingoa.
· 17:00. XII. Eufemiano Iturri.
· 19:00. Sari banaketa.
· 21:o0. Sahararen aldeko paella.
· 23:00. Kontzertuak: Red Night, RudeSka, Bidebatz erromeria taldea, Gona PK.Etzi, hilak 28
· 07:30. Argazki gaupaseroa.
· 18:00. Herri kirolak.Asteazkena, hilaren 31
· 10:00. Goiz Deia txistulariak.
· 10:00. Bolo txapelketa Mauleon hoteleko bolatokian.
· 10:45. Meza Santikutz egoitzan.
· 12:30. Auzoko jubilatuentzat luntxa Muruazpin.
· 16:30. Mus txapelketa Muruazpin.
San Inazio jaiekin jarraituz, eta iazko etenaren ondoren, aurten berriz ere Kateko festak antolatu ditu Idiazabalgo Gazte Asanbladak, uztailaren 30ean eta 31n.
EGITARAUA:
Uztailak 30, asteartea
· 18:30. Animazio katea igerilekutik hasita.
· 19:00. Sagardoa eta pintxoak.
· 00:00. Txerri harrapaketa.
· Ondoren. Kontzertuak: RudeSka, Neuronas Muertas.
· 05:32. Kaltzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
· 07:03. Gaupasero argazkia.Uztailak 31, asteazkena
· 16:30. Ume jolasak.
· 17:o0. Mus txapelketa.
· 21:30. Bertso afaria.
· Ondoren. Kontzertua eta karaoke autogestionatua.
Urbian ere urteroko festa egiten da San Inazio egunean. Partzuergoak jakinarazi duenez, aurten ezingo da autoz igo, «Urbiara joateko erabiltzen den Zalduondoko Zumarraundi izenez ezagutzen den bidea ixteko erabakia hartu baitu Zalduondoko Udalak, bidearen egoera txarra argudiatuz». Ondorioz, festa beste urteetan baino xumeagoa izango dela aurreratu dute. «Egoera bideratzeko lanean» jarraitzeko konpromisoa hartu du Partzuergoak.
Uztailak 31, asteazkena
· 11:30. Meza nagusia.
· Bazkal aurrean eta ondoren. Fonda ondoan, Miren, Agur eta Oierrekin erromeria.
· Aurten autorik ezingo da igo, Zalduondoko Udalak ohiko bidea itxi duelako.
Gabirian, Andra Mari eta San Roke
Abuztuaren 13an, Osinalde elkarteko sortzaileen pregoiarekin hasiko dira jaiak Gabirian; aurten 50 urte bete ditu elkarteak. Egitarauari begiratuta, badira hainbat aldaketa Ainhoa Arratibel zinegotziaren esanetan. Batetik, abuztuaren 15a Mozorro eguna izendatu dute: «Orain arte mozorro gaua izan da antzezpenekin eta, baina aurten egun osora zabaldu nahi izan da haur, gazte eta helduei mozorrotzeko deia eginez». Honela, eguerditik morrotuta irteteko deialdia egin dute. Txirrindulari igoeran ere batzuk mozorrotuta ateratzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Dena den, mozorro egunarekin batera, Umeen Eguna ere izango da Andre Mari eguna. Abuztuaren 16an egin izan diren haur jolasak 15era aurreratu dituzte. Abuztuaren 16a, San Roke eguna, «kanpokoen egun bezala jarria» dago egitarauan. 18:30ean sagardo dastaketa eta gauean Revolta Permanent eta Nogen taldeen kontzertuak izango dira.
EGITARAUA
Abuztuak 10, larunbata
· 11:00. Meza.
· Ondoren. Hamaiketakoa.
· 16:00. Mus txapelketa.Abuztuaren 13a, asteartea
· Goiz eta arratsaldez. Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin.
· 19:00. Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin. Ondoren Bergarako zezenak haur eta gaztetxoentzat.
· 21:30. Gazte afaria plazan.
· Afal ondoren. Zutik elektrotxaranga.Abuztuaren 14a, asteazkena
· 17:30. Jolasak futbol zelaian.
· Ondoren. Apar festa.
· 19:00. Bertsoak, plazan: Sebastian Lizaso, Nerea Ibartzabal, Endika Igartzabal, Joanes Illarregi, Amets Arzallus eta Unai Agirre. Gai jartzailea: Aratz Igartzabal.
· Ondoren. Pintxo poteoa
· 23:00. Kale gorrian antzezlana..
· Ondoren. Bake Faltsua eta The Potes.Abuztuaren 15a, osteguna
· 11:00. Meza nagusia.
· 12:00. Ormaiztegitik Gabiriara 28. txirrindulari igoera.
· 16:30. Txikientzako puzgarriak.
· 17:30. Altxorraren bila eta mozorro dantza.
· 19:00. Bola eta toka txapelketa.
· 19:00. Kultur etxe azpialdean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak.
· 23:00. Fan and Go, dantzaldia.
· 01:00. Mozorro desfilea.
· Goizaldean. Baratxuri zopa jana Erbie elkartean.Abuztuaren 16a, ostirala
· 11:00. Meza nagusia.
· Ondoren. Goruntz dantza taldeko txikienen dantza saioa.
· 18:30. Sagardoa eta txistorra.
· Ondoren. Oilasko errea salgai.
· 22:30. Kontzertzuak: Revolta Permanent, Nogen eta DJ Bull.
· Goizaldean. Batzuri zopa Osinalde elkartean.Abuztuaren 17a, larunbata
· 11:00. Meza nagusia.
· Ondoren. 37. Tiragoma txapelketa, bola eta toka txapelketa.
· 20:00. Cava festa txosnan.
· 19:00-20:00. Ardo beltz banaketa eta afari merienda.
· Arratsalde eta gauan. Joselu Anaiak.Abuztuaren 18a, igandea
· 17:00. Herria garbitzea eta afari merienda.
Zerainen eta Zumarragan, Andra Mari
Zerainen ere egitarau betea antolatu dute abuztuaren 13an, triki-bertso poteoarekin eta ohiko gibel jatearekin hasita. Aurtengo pregoia herriko ostalariek irakurriko dute abuztuaren 14an. Segidan, sagardo edana eta txekor jana egingo dituzte; zeliakoentzat eta beganoentzat jakia ere egongo da. Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietako sagardoez gain, Aburuza, Bereziartu, Iparragirre, Setien, Rufino, Urbitarte eta Zabalako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Egun horretarako autobus zerbitzua jarri dute 19:00etan Ordiziatik aterata Beasaindik barrena, eta 19:30ean Zegamatik aterata, Seguratik eta Mutiloatik barrena. Itzulerako autobusa 03:00etan izango da Zegama aldera eta 03:30ean Ordizia aldera.
EGITARAUA:
Abuztuak 13, asteartea
· 19:30. Triki bertso poteoa bertsolariekin.
· 21:00. Ohiko gibel-jatea Liztormendi elkartean.Abuztuak 14, asteazkena
· 11:30. Haurrentzako puzgarriak plazan egun osoan zehar.
· 11:30. Eliz bueltako eta San Blas bueltako korrika saioa.
· 12:30. Play-back saioa plazan.
· 13:30. Haur bazkaria plazan.
· 17:00. Buruhandiak.
· 18:00-18:45. Apar festa.
· 20:00. Suziriak, kanpai bueltakoak eta pregoia herriko ostalarien eskutik.
· Ondoren. Sagardo-edana eta txekor-jana.
· 22:00. Gau Argi taldearekin erromeria eta mojito festa.Abuztuak 15, osteguna
· 09:00. Txistularien goiz eresia.
· 11:00. Meza nagusia.
· 12:00. Pilota partidak plazako frontoian hainbat adinetako neskekin eta mutilekin.
· 12:30. Txakoli dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrillan.
· 16:00. Bola txapelketa.
· 18:30. Herri kirolak eta jolasak plazan.
· 20:30. Triki poteoa mozorrotuta, Elustondo anai-arrebekin.
· 21:30. Gazte afaria mozorrotuta herriko plazan.
· Ondoren. Elustondo anai-arrebekin dantzaldia.Abuztuak 16, ostirala
· 11:30. Meza nagusia.
· 13:00. Herriko artzainek egindako gazten probaketa eta toka txapelketa.
· 16:00. San Roke bola txapelketa.
· 20:30. Herri afaria. Bertsotan
· Sebastian Lizaso eta Maialen Akizu.
· Ondoren. Elizagoien ahizpekin dantzaldia eta kriseiluen aireratzea.Abuztuak 17, larunbata
· 12:00. Mandion gosaria eta ondoren herria txukunduko dute.
Zumarragan ere ospatzen dute Andra Mari eguneko festa. 11:00etan meza nagusia izango dute parrokian, eta Irrintzi dantza taldeko kideek, ezpata-dantza egingo dute bertan. Segidan, Euskadi plazara joango dira, ohorezko aurreskua dantzatzera.
San Bartolome, Itsason eta Zegaman
Abuztu amaiera aldera, San Bartolome egunaren aitzakian, San Bartolome jaien txanda izango da Goierriko bi herritan: Zegaman eta Itsason. Zegaman abuztuaren 21etik 25era bitartean izango dira ospakizunak abuztu erdi aldera argitaratuko dute egitaraua eta Itsason, bi asteburutan banatuta, abuztuaren 23an, 24an eta 31n.
ITSASO
Abuztuak 23, ostirala
· 16:00. Mus txapelketa.
· 18:00. Pilota expres elizatarian.
· 21:00. Herri afaria Jun da Jo taldeak alaituta.Abuztuak 24, larunbata
· 11:00. Meza nagusia.
· 13:00. Herriko ondareari buruzko emanaldia.
· 18:00. Altxorraren bila.
· 19:30. Alaiki taldea.
· 21:00. Zahagi ardoa.
· 22:30. Alaiki taldea.Abuztuak 31, larunbata
· 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
· 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
· 23:00. Segan taldea.ZEGAMA
Abuztuaren 21etik 25era
· Egitaraua. Zegamako Udalak jai egitaraua kaleratu eta herriko etxeetan banatu bezain pronto ikusgai egongo da
goierri.hitza.eus webgunean.
Brinkolan, San Agustin
San Agustin festekin amaituko dira abuztuko festak. Legazpiko Brinkolan, abuztuaren 28an jubilatuen eguna eta 30ean eta 31n auzoko festak ospatuko dituzte. Betiko programari jarraituz, ostiralean auzo afaria eta kontzertuak, eta larunbatean sardina eta txistorra jana eta patata tortilla lehiaketa izango dira, beste ekitaldiren artean. Ez dira faltako ohiko bola eta toka txapelketak.