Abuztuan ere bisita gidatuak izango dira Igartza Monumentu Multzoan
Abuztuan ere ez dira geldituko Igartza Monumentu Multzoko bisita gidatuak. Abuztuaren 1ean, 8an eta 15ean bisita gidatuak; eta 8an eta 23an, berriz, talo tailerra.
Abuztua izanagatik ere izango da mugimendua Igartza Monumentu Multzo inguruan, izan ere, egitarau erakargarri bat prestatu dute abuzturako. Bisita gidatu ezberdinak egiteko aukera egongo da, baita bertako tailerretan parte hartzekoa ere.
Lehenengo bisita gidatua ostegun honetan, abuztuak 1, izango da. Bisita gidatu honetan emakumeek Igartzan izandako presentzia azalduko da. Abuztuaren 8an, berriz, “Igartza eta mitologia” bisita gidatuan parte hartzeko aukera egongo da. Azkenik, abuztuaren 15ean Beasaingo industriaren hastapenaren inguruko bisita gidatu bat egongo da. Bisita gidatuen ordutegiari dagokionez, hiru egun horietan ordutegi bera izango dute: euskaraz 11:00tan, eta gaztelaniaz 12:30etan.
Bisita gidatu hauez gain, talo tailerrak egongo dira abuztuaren 9an eta 23an, biak 17:00etan.
Udako ordutegia
Uztailaren 1etik Irailaren 15era udako ordutegia egongo da indarrean Igartza Monumentu Multzoan. Asteazkenetik igandera egongo da irekita 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Honez gain, ohiko bisita gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da, hauek 11:30, 13:00, 16:30 eta 18:00etan izango dira.