Gaur aurkeztu dute aurtengo Andra Mari Zuriaren txapelketa
Bi goierritarrek hartuko dute parte Andra Mari Zuriaren txapelketan, Iker Irribarriak eta Jon Ander Albisuk. Gasteizko jaien barnean jokatzen den txapelketa honen 27. edizioa izango da aurtengoa.
Zalantza ugari egon dira aurten Andra Mari Zuriaren txapelketa jokatuko zen edo ez, baina azkenean urteetako tradizioari jarraituz beste behin ere goi-mailako pilotaz gozatzeko aukera izango dute Gasteiztarrek. Bi pilotari goierritarrek hartuko dute parte: Jon Ander Albisu ataundarrak eta Iker Irribarria aramarrak.
11:30etan egin dute aurkezpena, Gasteizen; eta lau bikote arituko dira lehian txapelketa bereganatzeko. Asperen aldetik, Ezkurdia-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteak lehiatuko dira; Bengoetxea-Imaz eta Urrutikoetxea-Albisu hautatu ditu Baikok bere aldetik.
Finalerdiak abuztuaren 5 eta 6an jokatuko dira, eta abuztuaren 9an izango da finala. Aipatzekoa da iazko txapeldunetako baten hutsunea, izan ere, Jokin Altunak ez du parte hartuko txapelketan. Iaz berak eta Zabaletak eskuratu zuten torneoa.