Larunbatean izan zen 12. Eufemiano Iturri lasterketa
Iaz bertan behera gelditu zen jende faltagatik, baina aurtengoan parte-hartzaile gehiago animatu da eta larunbat arratsaldean egin zen lasterketa San Inazio auzoko jaien barnean.
Txirrindulariak lasterketaren hasieran / Argazkia: Xabier Regil Larunbat arratsaldean egin zen 12. Eufemiano Iturri lasterketa. Aurreko urtean lasterketa bertan behera gelditu zen parte-hartzaile gutxi zeudelako, baina aurten ez da horrelako arazorik izan. Bi modalitate zeuden, batzuek bizikletan egin zuten Korostirako bidea eta besteek, berriz, korrika.
Eguraldia lagun izan zuten parte-hartzaileek, ez zuen euririk egin proban zehar eta giro nahiko freskoa zegoen. Arratsaldeko 17:00etan hasi zen lasterketa, eta batera abiatu ziren txirrindulari eta korrikalariak.

Korrikalariak lasterketan.
Emaitzak:
- Korrika:
1. Jon Telleria (26:35)
2. Ekaitz Bezunarte Garcia (28:28)
3. Xabier Lopez Goitia (31:00)
- Bizikletan:
1. Jon Idigoras Oriz (24:50)
2. Iker Bizente Jauregi (28:51)
3. Aitor Zabaleta (28:54)
San Inazio eguna ospatuko dute asteazkenean
Uztailaren 31n San Inazio eguna ospatuko dute, eta honekin emango diote amaiera San Inazio auzoko jaiei.













