Aizkorri Mendizale Elkarteak lau irteera egingo ditu irailean
Igandean egingo du lehenengo irteera Beasainmendiko festara. Irailaren 21ean eta 22an kanpaldia egingo dute Pirinioetan.
Irailarekin batera indartsu hasiko du ikasturte berria Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak. Horren erakusle da elkartearen www.aizkorrime.eus webgunea: batetik, webgunea .eus domeinura pasatu dute; eta bestetik, ahalegin berezia egiten ari dira Aizkorrikoak webgunean irteeren inguruko informazioa emateko. Irteeretarako izena emateko aukera ere izango da edozein momentutan.
Irteerak:
- Irailaren 1ean Beasainmendiko jaiarekin bat eginez. Irailaren 1ean, Zumarragatik Agortara arteko bidea egingo dute. Autobusa Gipuzkoa plazatik abiatuko da, 07:30ean. Izen ematea webgunearen bidez, edo bihar, 19:30etik 20:00etara elkartean bertan egin daiteke. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte; haurrentzat dohainik da.
- Irailaren 15ean, berriz, urteroko beste hitzordu bat dute mendizaleek: mendian hildakoen omenez Besaiden ospatzen den Oroimen egunera joango baitira. Irailaren 6an eta 13an eman beharko da izena elkartean.
- Irailaren 21etik 22ra: Iraileko hirugarren asteburuan, asteburu osoko irteera egingo dute, Pirinioetan kanpaldia. 60 lagunentzako tokia dago eta irailaren 8a baino lehen eman behar da izena (elkartean bihar eta irailaren 6an). Irailaren 21ean 06:00etan irtengo da autobusa eta Sansanet-Espelunguere-Escale-L. Echelle de Ibon de Estanes-Sansanet ibilbidea egingo dute. Villanuako aterpetxean (Huesca, Espainia) pasatuko dute gaua. Irailaren 22an, berriz, Esxalar lakuetatik barrena Ayus aterpetxera joango dira. 17:30ean hartuko dute itzulerako autobusa. Haurrek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 60 euro. Ordainketa trasnferentzia bidez egin beharko da.
- Irailaren 29an: Eskola Kiroleko lehenengo irteera egingo dute: Arantzazu-Urbia-Otsaurte. Autobusez egingo dute joan-etorria: 08:00etan joan eta 14:00etan etorri. Irailaren 13an eta 27an eman beharko da izena, helduek 5 euro ordainduta; haurrentzat dohainik da.