Beasain futbol taldeak Portugaleten jokatuko du igandean
2019-2020 denboraldiko partidan hiruna berdindu du Deustoren aurka, Loinatzen.
Hirugarren Mailan jokatzen duen Beasain futbol taldeak pasa den asteburuan hasi zuen denboraldi berria. Lehenengo partida, Deusturen aurka jokatu zuen Loinatzen, eta 94. minutuan, jokalari bat gutxiagorekin, hiruna berdinduta amaitu zuen partida Jose Luis Riberaren taldeak. Bigarren jardunaldiko partida Portugaleten jokatuko du igandean, 11:30ean.