BKL-k junior mailako taldeen saskibaloi topaketa egingo du bihar Beasainen
BKL Usurbe, Jotake, Goierri eta Baskonia B taldek hartuko dute parte Beasaingo Antzizar Kiroldegian. Finala 18:00etan jokatuko da.
Beasaingo BKL taldeak saskibaloi topaketa antolatu du, junior mailako lau talderekin. Bihar izango da, Antzizar kiroldegian. 10:00etan Beasaingo BKL Usurbe eta Jotake taldeek jokatuko dute norgehiagoka eta 12:00etan Urretxuko Goierri eta Baskonia B taldeek. Arratsaldean, 16:00etan, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak jokatuko dira eta 18:00etan, finalaren txanda izango da.