Azoka berezia egingo dute larunbatean Beasainen
Landetxe bateko egonaldia zozkatuko dute erosleen artean.
Hilabeteteko lehenengo larunbata denez, azoka berezia egingo dute larunbatean Beasaingo Loinazko San Martin plazan azpian. 10:00etaik 14:00etara bitartean, bertako eta garaiko produktuak saltzen.
Tomateak, kalabazinak, berenjenak, piperrak, eztia, gazta, gozoak, haziak, loreak, ogia eta txerrikiak… erosteko aukera izango da. Azokan erositako produktu horietako batzuk erabilita egin daitezkeen zenbait errezeta jasotzen dituen liburuxka ere banatuko dute azokako erosleen artean.
Ekintza osagarriei dagokienean, orri markatzaileak egiten ikasteko tailerra egingo dute haurrentzat. Goizaren amaieran, 13:30ean, azokan erosketak egindakoen artean, zozketa berezia egingo dute ikasturteko lehenengo larunbatean, azokako produktu sortaren ordez, landetxe batean, bi pertsonentzako asteburua zozkatuko baitute erosleen artean.