Beasaingo 2020ko udal egutegirako argazki lehiaketa irailaren 30ean bukatuko da
Beasaingo natur ondarea eta ingurunea da gaia.
Beasaingo Udalak 2020ko udal egutegia argazkiz osatzeko antolatu duen lehiaketa irailaren 30ean bukatuko da. Aurtengo argazkien gaia natur ondarea eta ingurunea dira: mendiak, harriak, txokoak, ibaiak, errekatxoak, perretxikoak, loreak, animaliak. Garrantzitsua da argazkiak adieraztea Beasainen ateratakoa dela. Ezinbestekoa da argazkiak Beasaingo udalerrian ateratakoak izatea eta argazkian bertan ikustaraztea. Gehienez lau lan aurkeztu ditzake egile bakoitzak.
Baldintza orokorrak
- Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
- Ezinbestekoa da argazkiak Beasaingo udalerrian ateratakoak izatea eta argazkian bertan ikustaraztea.
- Modalitatea: Zuri beltzean naiz koloretan, berdin da.
- Lanak: Gehienez 4 lan egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak.
- Emate formatua: argazkiek formatu etzana izango dute. Irudiak JPG formatuan egon behar dira, 2500px alde zabalena, 250 ppp eta SRGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 Mega pasa.
Izen ematea eta bidalketa
- Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo da Udalak asmo horretarako espresuki argitaratu duen formularioa erabiliz.
- 1- Web helbidea: beasain.eus
- 2- Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, e-maila, argazkiaren zenbakia, izenburua eta deskribapena.
- Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib:
- 1_Muskerra.jpg
- 2_Kuku prakak.jpg
- ….
- Argazki bakoitzak azalpen edo deskribapen labur bat behar du.
Epaimahaia
- Kulturako zinegotzia
- Euskarako teknikaria
- Komunikazioko teknikaria
- Argizpi argazki elkarteko kide bat
- Gaian aditua den pertsona bat.
- Kulturako teknikaria idazkari lanetan
Beraien erabakia eztabaidaezina izango da.
Argazkiak erabiltzeko eskubidea
Beasaingo Udalak, argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.
Sariak eta sarien banaketa
Jasotako argazkietatik hamabi aukeratuko dira 2020. urtean Beasaingo Udalak argitaratuko duen egutegian erabiltzeko eta hamahirugarrena azalerako.Hamahiru argazki hauek 60na euroko saria jasoko dute.
Sari banaketa: Banaketa 2019ko abenduaren 13an burutuko da Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan.
Erakusketa
Arauak betetzen dituzten aurkeztutako lanekin Usurbeko erakusketa aretoan erakusketa egingo da 2019ko abenduaren 13tik 2020ko urtarrilaren 6rarte, parte hartze nahikoa bada.Saridunek ezingo diote uko egin, saria jaso ez dutenek ez bezala.