Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak irailaren 9an hasiko du ikasturtea
Guraso berrientzako bilera egingo dute bihar, irailaren 5ean.
Aurtzakako dantzariek Euskaraldiaren bat egin zuten azkeneko jaialdian. Argazkia: Xabier Garmendia. Beasaingo Aurtzaka taldeak iragarri duenez, irailaren 9an jarriko du ikasturte berria martxan. Hala ere, bihar, irailaren 5ean, dantzari berrien gurasoentzako bilera egingo dute, 17:00etan, Aurtzaka Dantza Taldeko egoitzan (Garmendia Otaola kalean, 9. zenbakian).













