Beasaingo Helduen Hezkuntza Iraunkorrean izena emateko aukera dago
Matrikulazio epea irailaren 13ra arte dago zabalik. Beasaingo HHI zentroa Iturriotz kalean dago, Urbieta etxearen parean.
Beasaingo Helduen Hezkuntza Iraunkorra (EPA) 2019-20 ikasturtea prestatzen ari da. Horretarako, matrikula zabalik dago, hilaren 13ra arte. Eskaintza zabala dute HHIn: DBH titulu ofiziala, alfabetizazioa, gaztelania atzerritarrentzat, hizkuntzak, artea eta tertulia literarioak… Klaseak goizez eta arratsaldez izaten dira.
J. Iturriotz kalean dago Beasaingo HHI, Urbieta etxearen parean. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara irekita egongo da izena emateko. Telefonoz edo emailez ere egin daiteke: 943 88 87 58 – 012733aa@hezkuntza.net.