Arrastaka mendi taldekoek Europako Mendietara egingo dute irteera hilaren 14an eta 15ean
Irailaren 10ean bilera egingo dute irteera prestatzeko.
Europako Mendietara antolatu du irteera Beasaingo Arrastaka Mendi Taldeak. Irailaren 14an eta 15ean egingo dute asteburuko irteera. Zeharkaldi “zoragarri bat” aukeratu dute Arrastakakoek: “Tesorero gailurretik Tiros Navarro gailurretara Europako Mendien alderdi honetako hainbat gailur ezagun igoz. Ekintza luzea da honakoa eta pasarte aereoak igarotzeaz gain, eskuez baliatu beharreko zenbat zati ere gainditu beharko ditugu”.
Tesorero mendia, 2.570 metroko garaierarekin, Europako Mendien alde honetako igoerarik maitatuenetako bat da, besteak beste, erdiko mendigunean duen kokapenagatik, begiratokirik onenetako bat dela esan baitatiteke. Horretaz gain, aipatu berezitasun gisara, mendi honen gailurra Asturiasko, Kantabriako eta Leongo probintzien mugarria dela.
Bilera irailaren 10ean
Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 7:30ean, Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren egoitzan (Urbieta Etxearen parean) egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzera. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo egun eta ordu berean honako telefono zenbakira deitu bestela: 646 855 620.
Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.