2019/9/6

'Pump track' pista berria eraikitzeko lanak hasi dituzte Beasainen

Igartza futbol zelaiaren atzean, gaur egun skate parkea dagoen inguruan eraikiko da. 1.300 metro koadroko eremuan, mila metroko luzera izango du pistak. Ezaugarri horietako Gipuzkoako lehen pista izango da.

Negu Gorriak taldea Ordizian elkartu zenekoa

Negu Gorriak taldeko bost kideak azkenekoz Ordizian aritu ziren elkarrekin eskenatoki baten gainean, Amaia Apaolazaren omenezko kontzertuan.

Axio Araña (errugbi jokalari eta entrenatzaile ohia)

«Bizitzan oso garrantzitsuak diren balioak eman dizkit errugbiak»

Bizitza osoa errugbiari lotuta igaro du Arañak. Kirol horrek «gauza asko» eman dizkiola azaldu du, eta jendu, bat ere ez, «gozatu» egiten zuelako. Behe-behetik goraino eraman zuen Ordizia, jokalari gisa lehenengo eta entrenatzaile lanetan gero.

Lazkaon Kanpandegiko industrialdea garatzeko prozedura hasi dute

Urbanizazioa prestatzeko lanen deialdia atera du Goierri Beheko Industrialdea SA enpresa publikoak. 3 milioi euroko kostua du. Zubierreka industrigunearen beste aldean kokatuko da eremua

Emaneurre Euskarari Egunarekin hasiko da bihar Euskal Jaietako egitaraua

Irailaren 7tik 15era ospatuko dituzte aurten Ordiziako Euskal Jaiak. Azoka berezia eta 46. Gazta Txapelketa, datorren asteazkenean, hilaren 11n, egingo dituzte,.

Jon Manuel (futbol jokalaria)

«Nigan eragin handiena izan duen entrenatzailea Jagoba Arrasate da»

Jon Manuelek (Zumarraga, 1992) Griezmann-ekin jokatu zuen, besteak beste, Realaren gazte mailako taldean. Tolosa, Alaves eta Beasain taldeetan ere jokatu du.

Gaztetxoen Igartzako mendi duatloia dela eta, zirkulazio etenak bihar

11:00etatik 13:00etara bitartean izango dira zirkulazio etenak eta aldaketak.

Udanako mendatea lau hilabetez itxiko dute irailaren 16tik aurrera

Lanak egingo dituzte GI-2630 errepidean. Olaran erreka lau aldiz pasatzen da bide azpitik eta zubiek konponketak behar dituzte. Autobus zerbitzua etengo dute

Hasi dira Igartza auzoko jaiak

Igandera bitartean, adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ekintzak izango dira.

Musika eta kontzertu aukera zabala

Kultur ekitaldiz betea dator asteburua Goierrin. Bateko eta besteko festak tarteko, kontzertu eta musika talde aukera zabala izango da datozen egunetan.

Lierniko Andra Mari jaia ospatuko dute igandean mutiloarrek

Gazteen txirrindulari proba bikoitza jokatuko da. Herri bazkarirako izena eman behar da. Herri kirolekin eta erromeriarekin amaituko da eguna

Kizkitzako ermita festa leku izango da igandean

Erromeri giroko urteroko festa egingo dute Kizkitzan. Bazkaria, musika eta toka eta fardo botatzeak izango dituzte. Afaria ere izango da, Itsasoko plazan.

Ekaitz Goikoetxea (sortzailea)

«Hiru belaunaldirekin partekatu ditut Basarri Sariak 20 urte hauetan»

Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak Zarauzko Udalak antolatzen duen 35. Basarri Saria irabazi du 'Nola ez dakizun hori' bertso sortarekin. Aurtengoarekin, seigarren aldiz jaso du txapela.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa