Hasi dira Igartza auzoko jaiak
Igandera bitartean, adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ekintzak izango dira.
Barraka eremuaren irekierarekin eta suziak botatzearekin batera hasi dira Beasaingo Igartza auzoko festak. Takolo, Pololo eta Elena Madalena pailazoek eta bere laguntxoek, giro magikoa sortu dute Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekuko karpan. Eta ohi bezala, ardo dastaketa ere arrakastatsua izan da.
Gauean, kontzertuen txanda izango da, Grasso, Eskean Kristo eta Unidad Alavesa taldeekin.
Asteburu osoan jarraituko festak Igartza auzoan.
Egitaraua:
Bihar:
- 08:30. Dultzaina goiz eresia.
- 10:30. Haur eta gaztetxoen duatloietarako izen ematea.
- 11:00. Duatloiaren hasiera.
- 12:15. Ginkana txirrinduarekin.
- 12:30. Igartzako dantzariak, Igartzan.
- 12:30. Poteoa txarangarekin. 18:00. Apar festa.
- 16:00. XXVII, Mus txapelketa. 16:45. IX. Patata Tortilla lehiaketa.
- 18:00. Umeentzako tailerrak. 18:00. Meza, erromeria ermitan.
- 18:30. Poteoa txarangarekin.
- 21:30. Afaria mozorroturik.
- 22:30. Kontzertuak Gaztetxean: Sharp Cut, Texemak eta ondoren, Olariusen omenezko DJ herrikoia.
- 23:30. Karaokea eta DJ festa.
- 03:00. Kulero eta gantzontzilo lasterketa. I
Igandean:
- 11:00. Puzgarriak.
- 12:30. Trikipoteoa.
- 14:30. Paella herrikoia.
- 17:00. Txapel jaurtiketa.
- 17:30. Txingak.
- 18:30. Buruhandiak.
- 19:00. Iñaki Mujikaren eta Manolo Caminoren omenezko herri kirol jaialdia.
- 20:30. Triki poteoa.
- 21:30. Festen amaiera.