Irailaren 14ko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Beasaindik
Izena eman behar da Arrano tabernan.
Irailaren 16an 11/13 sumarioko 47 euskal herritarren aurkako makroepaiketari hasiera emango diote Madrilen. Fiskaltzak 8tik 21 urtera arteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu euskal presoen babes juridikoaz, osasunaz… arduratzen ziren 47 herritarrei.
Babesa agertzeko eta makroepaiketa saltzeko, irailaren 14an Bilbon manifestazioa deitu dute eta Beasaindik autobusa antolatu dute, 15:30ean. Izena eman behar da Arrano tabernan.