Kizkitzako ermita festa leku izango da igandean
Erromeri giroko urteroko festa egingo dute Kizkitzan. Bazkaria, musika eta toka eta fardo botatzeak izango dituzte. Afaria ere izango da, Itsasoko plazan.
Kizkitza Eguna ospatuko dute igandean itsasoarrek. 12:00etako mezarekin (eguraldi ona bada, plazan) hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, Baltzola eta Andonegi trikitilariekin erromeria hasiko da. 14:00etan bazkaldu eta 16:00etan, erromeriarekin jarraituko dute. 17:00etan, toka eta fardo botatzeak izango dituzte. 17:30ean, Mandubiko Bentan erromeria izango da Elortzarekin eta Iñaki Larrañagarekin.
Afaria Itsasoko plazan
Gauean, 21:00etan Itsasoko plazara jaitsi eta 21:30ean afaria egingo dute (norberak eramanda). Ostatuan prestatutako oilaskoa saltsan jan nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena. Baltzola eta Andonegi trikitilariek alaituko dute afaria.