'Pump track' pista berria eraikitzeko lanak hasi dituzte Beasainen
Igartza futbol zelaiaren atzean, gaur egun skate parkea dagoen inguruan eraikiko da. 1.300 metro koadroko eremuan, mila metroko luzera izango du pistak. Ezaugarri horietako Gipuzkoako lehen pista izango da.
Igartzako kirol eremua berritu eta osatzeko helburuarekin, Igartzako kirol eremuan skate parkea zena berritzeko lanak hasi ditu Beasaingo Udalak. Pumptrack pista berria eraikiko dute. Bizikleta, skate edo irristatzen den edozein gailurekin ibiltzeko bihurguneak, maldak eta trabak daude pista da Pumptrack-a. “Orain arteko erabilera eskasa ikusita, hauxe indartzeko helburua du udalak eta erreferentziazko toki bihurtu nahi da gurpilen gainean ibiltzen diren gailuentzat”. Ezaugarri horietako Gipuzkoako lehen pista izango da.
Pumptrack eremu berrian, “adin mugarik ez da egongo erabiltzaileentzat” eta bi pista ezberdin egingo dituzte: motza haurrentzat eta luzeagoa gazte eta helduentzat. Kaskoa eta babesak eramatea beharrezkoa izango da eta haurrak helduek lagunduta ibili beharko dira. Motorra duten gailuak debekatuak egongo dira, baita bertan oinez ibiltzea, animaliak sartzea edo kontrako norabidean ibiltzea.
Pumptrack Park S.L.U. enpresak egingo ditu lanak, 97.936,92 eurotan. “Prezioaren barruan proiektua eta lanen egikaritzea daude. Lanek, eguraldia lagun, 3 asteko iraupena izatea espero da”.