Ziklomotoreen eta motozikleten azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Beasainen, irailaren 12an
Aurre-txanda hartu behar da Irungo egoitzara deituta.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, irailaren 12an, ale Nagusiko 9. zenbakian, ziklomotoreen eta motozikleten azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra jarriko dute. Hori bai, azterketa teknikoa pasa behar dutenek aldez aurretik txanda eskatu beharko dute, Irungo IAT bulegoko telefonora deituta: 943 62 63 00. Azterketa egiteko derrigorrezkoa da zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordain agiria aurkeztea.