Goierri Gorriri 0-6 irabazita, Reala txapeldun Irantzu Aizpuruaren omenezkoan
Irantzu Aizpurua gogoratzeko aitzakiarekin, emakumeen futbolak kirol giro bikainaz jantzi du gaur Beasaingo Loinatz zelaia; Goierri Gorri klubeko neska gazteak elkarren artean jokoan egin gero, talde nagusiak eta Real Sociedad klubeko bigarren taldeak partida jokatu dute. Realekoek irabazi dute
Emakumeen futbolak hitzordua zuen jarrita gaur goizerako Beasaingo Loinatz zelaian, Ataungo Irantzu Aizpuruaren omenezko IV. txapelketarekin. Goizeko 09:00etan hasi da futbol topaketa, Goierri Gorri elkarteko infantil mailako nesken taldeen arteko partidekin, eta 11:00etako omenaldiaren ondoren, Goierri Gorriko talde nagusiak eta Real Sociedad klubeko bigarren taldeak indarrak neurtu dituzte elkarren kontra. Goierri Gorrik galdu du partida nagusia, 0-6ko emaitzarekin.
Goierri Gorri eta Realaren arteko partida hasi aurretik, omenaldirako tartea izan da. Bi taldeetako jokalariak neska infantilek egindako korridorea zeharkatuta zelairatu dira eta ondoren, zelaiaren erdian, Beasain kirol elkarteko lehendakariak oroigarri bat eman dio Beasain taldeko jokalari izandako Irantzu Aizpurua zenaren guraso eta ahizpari.
Partida Realaren aldeko 0-6ko emaitzarekin amaitu da.