Ordiziako Altamiran jokatu dira Euro Basque Rugby Challenge edo Euskal Errugbi Ligako azken partidak. Baionako Aviron izan da txapelduna, Miarritzeko Olympique bigarrena, Angelu hirugarrena eta Ampo Ordizia laugarrena.
La Veia SkyRace lasterketa jokatu dute gaur Italian, Europako mendi lasterketen txapelketako proba. Podiuma zapaldu du urretxuarrak.
Igartzako Dantzarien Kofradiak 13. emanaldia egin du gaur eguerdian Beasainen, bertako kaleak eta Igartza Monumento Multzoko inguruak euskal dantzaz eta doinuz beteta. 110bat partaide izan dira guztira, tartean dantzari-konpartsa berri bat.
Emaneurre Euskarari Egunak eman die hasiera aurtengo Euskal Jaiei Ordizian. Goizean zehar herri kirol eta sokatira norgehiagoka egin dute herriko gazteek Plaza Nagusian, eta bazkarian elkartu dira gero. Festak jarraipena du arratsaldean eta gauean, Nogen taldearen kontzertuarekin
Irantzu Aizpurua gogoratzeko aitzakiarekin, emakumeen futbolak kirol giro bikainaz jantzi du gaur Beasaingo Loinatz zelaia; Goierri Gorri klubeko neska gazteak elkarren artean jokoan egin gero, talde nagusiak eta Real Sociedad klubeko bigarren taldeak partida jokatu dute. Realekoek irabazi dute