Ondarea «plazara» aterako dute Goierriko hamar herritan
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hamabost ekitaldi antolatu dituzte Goierriko hamar herritan, irailaren 20tik azaroaren 2ra bitartean.
Aurten lau urte beteko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoara iritsi zirenetik. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte geroztik, ondare historiko, kultural eta inmateriala berreskuratu eta balioan jartzeko asmoz. Aurten, Ondarea plazara! lemapean, hamabost ekitaldi antolatu dituzte Goierriko hamar herritan. Igartzako monumentu multzoa, Ordiziako herrigunea, Chillida lantokia, San Adrian koba edota Idiazabalgo trikuharriak ezagutzeko aukera izango da batetik. Bestetik, dantza, pilota eta bola jokoak, ohitura eta festak ezagutu eta gogora ekartzeko tartea emango dute jardunaldiek. Hau da Goierriko hamar herritan antolatu duten ekitaldi zerrenda:
- Irailak 20. Ormaiztegi. ‘San Mielak Ormaiztegin’. Erakusketa eta mahai ingurua.
- Irailak 20. Ezkio. Zinema Igartubeitin: ‘Dantzan’ filmaren emanaldia.
- Urriak 5. Beasain. ‘Igartza Bizi’. Bisita gidatu antzeztua.
- Urriak 5. Ordizia. ‘Ordiziako historia eta istoriak’ ipuin kontaketa.
- Urriak 11. Ordizia. Ordiziako Herri Antzokira bisita gidatua.
- Urriak 12. Beasain. ‘Gure ohitura eta festak ezagutu ditzagun’. Erakusketa eta bisita gidatua.
- Urriak 13. Legazpi. Chillida Lantokia. Tailerra eta jokoa.
- Urriak 13. Zerain. Bolatea, ‘3 par 4 baietz!’. Erakusketa.
- Urriak 19. Segura. Gure euskal dantza tradizionalaren ondarea, plazara.
- Urriak 20. Idiazabal. Idiazabalgo trikuharriak ezagutzeko mendi-irteera.
- Urriak 20. Zegama. ‘San Adrian, denboran zehar igarobidea’. Bisita gidatua.
- Urriak 26. Ezkio. Baserritik plazara. ‘Joka dezagun pilotan!’. Tailerra.
- Urriak 26. Ordizia. ‘Ordiziaren ondarea ezagutu dezagun’. Bisita gidatua.
- Urriak 26. Ormaiztegi. Zumalakarregi pastorala Ormaiztegin antzeztu zela 30 urte
- Urriak 27. Zegama. San Adrian, denboran zehar igarobidea. Bisita gidatua.
- Azaroak 2. Urretxu. Urretxuko harrobi ondarea. Tailerra.