Zine denboraldia asteburuan hasiko da Goierriko areto gehienetan
Ordiziako eta Zumarragako antzokiez gain, asteburuan hasiko dituzte zine emanaldiak Ataunen, Lazkaon eta Legorretan.
Asteburuan ekingo diote Goierriko zine areto gehienek denboraldi berriari. Ordiziako Herri Antzokia eta Zumarragako Zelai Arizti aretoa izan dira aurten goiztiarrenak, irail hasieran hasi baitzituzten emanaldiak. Ataungo Herri Antzokian, Legorretakoan eta Lazkaoko Arerian berriz, bihartik aurrera hasiko dituzte zine saioak. Beasaingo Usurbe antzokia berritzeko lanetan ari dira, eta irailaren bukaerarako espero dute emanaldiekin hastea. Legazpiko Latxartegi aretoan, urritik aurrera hasiko dute denboraldia.
Aurten euskarazko filmak ikusteko aukera ere izango da. Legorretan, Napardeath filma eskainiko dute igande honetan. Umeentzako saioetan berriz, Batman Lego euskaraz ikusteko aukera izango da igandean, Ataunen. Eta Ordizian, Agur Etxebeste! filma eskainiko dute, estreinaldian, hilaren 27tik 30era. Zumarragan ere izango da etxebestetarren bigarren filma ikusteko aukera, baina urrian.
Hau da Goierriko antzokien asteburu honetako karteldegia:
ATAUN
Irailak 13, ostirala
- 22:00. Murieron por encima de sus posibilidades (gaztelaniaz)
Irailak 15, igandea
- 16:30. Batman Lego (euskaraz)
- 19:30. Murieron por encima de sus posibilidades (gaztelaniaz)
Irailak 16, astelehena
- 21:00. Murieron por encima de sus posibilidades (gaztelaniaz)
LAZKAO
Irailak 14, larunbata
- 17:00. El Rey Leon (gaztelaniaz)
- 19:30 eta 22:30. Erase una vez en Hollywood (gaztelaniaz)
Irailak 15, igandea:
- 17:00. El Rey Leon (gaztelaniaz)
- 19:30 eta 21:30. Erase una vez en Hollywood (gaztelaniaz)
Irailak 16, astelehena (ikuslearen eguna):
- 21:00. Erase una vez en Hollywood (gaztelaniaz)
LEGORRETA
Irailak 15, igandea
- 19:00. Napardeath (euskaraz)
ORDIZIA
Irailak 13, ostirala
- 22:15. Padre no hay más que uno (gaztelaniaz)
Irailak 14, larunbata
- 19:30 eta 22:15. Padre no hay más que uno (gaztelaniaz)
Irailak 15, igandea:
- 19:30 eta 22:15. Padre no hay más que uno (gaztelaniaz)
Irailak 16, astelehena:
- 19:30. Padre no hay más que uno (gaztelaniaz)
ZUMARRAGA
Irailak 13, ostirala (zinekluba)
- 22:15. El cuento de las comadrejas (jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz)
Irailak 14, larunbata
- 17:00. El Rey Leon (gaztelaniaz)
- 19:30 eta 22:30. Quien a hierro mata (gaztelaniaz)
Irailak 15, igandea:
- 17:00. El Rey Leon (gaztelaniaz)
- 19:30 eta 22:00. Quien a hierro mata (gaztelaniaz)
Irailak 16, astelehena (ikuslearen eguna):
- 19:30 eta 22:00. Quien a hierro mata (gaztelaniaz)