Beasaindarrak indarkeria matxistaren aurka
Beasaingo emakume batek jasan duen indarkeria kasua salatzeko elkartu dira herritarrak, alderdi politiko guztietako ordezkariekin batera
Beste behin ere beasaindarrak Zubimuzu plazan elkartu dira, Beasaingo emakume batek jasan duen indarkeria matxistagatik jarritako salaketa gaitzesteko. Beasaingo Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek parte hartu dute, eta «edozein motako erasoen aurren bere gaitzespena adierazi dute irmoki».













