Maiz gabiriarrak irabazi du Legazpiko bola txapelketa
Gabiriarrak egin du tiraldirik onena, 36 birla etzanda. German Gereñu legazpiarra eta Roberto Ostolaza zarauztarra izan dira hurrenak.
Gipuzkoa mailako Bola Txapelketa egin zuten Legazpiko Santikutz jaien barruan Danantzako bolalekuan. Iñaki Maiz gabiriarrarena izan zen tiradarik onena (36 birla). Bigarren egin zuen German Gereñu legazpiarrak (35 birla), hirugarren Roberto Ostolaza zarauztarrak (33 birla) eta laugarren Xefeino Agirre segurarrak (33 birla). Guztira 31 bolarik parte hartu zuten.