Aitana Gil eta Aimad Bouziane azkarrenak Zaldibiako IX. Herri Lasterketan
Ainhoa Agirre eta Adur Mendizabal izan dira lehen zaldibiarrak. 58 lasterkarik hartu dute parte
Aitana Gil tuterarra, helmugan sartzen. Arg.: Iñaki Gurrutxaga Aitana Gil tuterarrak eta Omar Bouziane santurtziarrak dira Zaldibiako IX. Herri Lasterketaren irabazleak. Bouzianek 22 minutu eta 30 segundoan osatu du 7 kilometroko ibilbideak, 2012an berak jarritako errekorretik 12 segundora geldituz. Gilek 28 minutu eta 45 segundo behar izan ditu proba osatzeko. Herritarren artean, berriz, Adur Mendizabal izan da lehen mutilezkoa (25:59; 9.a izan da sailkepen nagusian), iaz Jose Javier Cuadrado Karratu-k jarritako marka 7 segundotan onduz. Emakumezkoetan, Ainhoa Agirre izan da herritar azkarrena (33:54). Guztia 58 korrikalarik parte hartu dute 9. edizioa.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
- Aimad Bouziane (Santurtzi)……………..22:30
- Aitor Mimenza (Elorrio)………………….22:44
- Aimar Agirresarobe (Tolosa)……………24:44
Emakumezkoak
- Aitana Gil (Tutera)………………………….28:45
- Lourdes Colomo (Zizurkil)………………29:18
- Uxue Tena (Andoain)……………………..29:55
Lehen herritarrak
- Adur Mendizabal…………………………..25:59
- Ainhoa Agirre……………………………….33:54
Sailkapen osoa ikusteko herrikrosa.eus webgunean.













