Ordiziako lehen saskibaloi taldeari omenaldia egin diote
Ordiziako saskibaloi taldeak hainbat ekintza antolatuko ditu 2019-2020 denboraldian zehar 50. urteurrena ospatzeko. Gaurkoa izan da aurrenekoa, Majori kiroldegian, gurpildun aulkian aritzen diren Salto Bera-Berako jokalarien arteako partidaren atsedenaldian.
Gurpildun aulkian saskibaloian aritzen diren Salto Bera-Berako jokalarien arteko partidaren atsedenaldia baliatuz, Ordiziako Saskibaloia klubeko lehen taldeko jokalariei omenaldia egin diete gaur arratsaldean Majori kiroldegian. Banan-banan atera dira jokalariak Bera-Berakoek egindako pasilloan barrena, eta taldeko lehen argazkia duen oroigarri bat oparitu diete guztiei. Garaiko entrenatzaileak, Jose Mari Oiarbidek, Jexux Aizpurua ataundarrak egindako lau bertso abestu ditu eskertza modura. Frontoitik kiroldegira 50 pase dira goiburupean hainbat ekitaldi antolatuko ditu klubak 2019-2020 denboraldian zehar.