Esne gordinaren inguruko praktika egokiak hizpide, bihar
IDIAZABAL // Esne gordinaren eta gaztaren ekoizpenean praktika egokiak zein diren ezagutzeko prestakuntza ikastaroa antolatu dute biharko, Idiazabalen. Prozesuarekin lotuta dauden arriskuak eta horiek ekiditeko mekanismoak eta jardunbide egokiak zein diren landuko dute. Esnetarako abeltzantza sektorean eta ardi zein ahuntz esnearen eta gaztaren sektorean lan egiten dutenentzat da.













