2019/9/25

Irribarriak urriaren 4an ekingo dio Lau t'erdikoari

Aramarrak final zortzirenetan hasiko du txapelketa, Zallan. Victor errioxarra izango du aurkari; irabaziz gero, final laurdenetako ligaxkarako sailkatuko da.

Ikastolen Elkartearen ustez «funtsik gabea» da sindikatuen salaketa

ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek ikastolen matrikulen auzian Jaurlaritzaren kontra jarritako salaketari erantzun dio Ikastolen Elkarteak, eta «ikastetxea aukeratzeko askatasuna» aldarrikatu du.

Dantzak eta musikak toki berezia izango dute Udazken Kulturalean

Aurtzaka dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du urriaren 19an. Maria Amolategi eta Victor Sanchezek 'Matilda' diskoa aurkeztuko dute. Benito Lertxundik urriaren 25ean joko du

Urriaren 18ra arte luzatuko da erresidentzietako langileen greba egutegia

Hitzarmenaren negozioazioa blokeatuta dago duela bi urtetik eta mobilizazioekin jarraituko dute. Gaur, bihar eta etzi, Donostian mobilizatuko dira Zinemaldia egiten ari direla aprobetxatuz

Ester Agirre (margolaria)

«Margotzen ari naizenean nire helburua beti da gozatzea»

Agirrek (Legazpi, 1953) hamar koadro ikusgai jarri ditu Juan Kruzen ile apaindegian. 25 urtez kultur etxean pintura eskolak eman ditu. Bere obrak ukitu inpresionistak ditu.

Bi denda historikoren itxiera

Urretxu arropa dendarik gabe gelditzen ari da. Joan zen astean Aginaga itxi zuten eta datorren urteko otsailean Berriki itxiko dute. Bi jantzi denda horiek herriko zaharrenak dira.

Urari frogak egiteko deien inguruan oharra kaleratu du Beasaingo Udalak

Beasainen hainbat etxeetara egiten ari diren telefono deiak direla eta, udalak oharra zabaldu du dei horien egilea ez dela eta kontuz ibiltzeko eskatuz

Urola errekari buruzko dokumentala emango dute Legazpin

Emanaldia irailaren 28ko Erreka Egunaren atarian emango dute, hilak 26an, kultur etxean

Adinekoentzako dantzaldia egingo dute bihar Erauskin plazan

Hilean behin egitea da udalaren asmoa. Erauskin plazan bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. Francisca Palacios eta Alejandro Gallardo omendu dituzte adinekoen egunean.

l. agirre
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa