Urari frogak egiteko deien inguruan oharra kaleratu du Beasaingo Udalak
Beasainen hainbat etxeetara egiten ari diren telefono deiak direla eta, udalak oharra zabaldu du dei horien egilea ez dela eta kontuz ibiltzeko eskatuz
Beasaingo Udalak ohar bat kaleratu du, hainbat herritarrek etxeetan uraren inguruan jasotzen ari diren telefono deien egilea ez dela jakinarazteko eta dei horiekin kontuz ibiltzeko eskatuz. Dirudienez, azken egunotan udalaren edo Ur Kontsortzioaren izenean telefono deiak egiten aritu dira, etxeko uraren inguruan galderak eginez eta urari froga batzuk egiteko azterketa egitera joango direla esanez. Udalak dei horien atzetik nor dagoen ez dakiela jakinarazi du, eta ezezagunei etxeko atea ez irekitzeko gomendioa egin die herritarrei. Deia jaso bezain pronto horren berri Udaltzaingoari emateko ere eskatu du.