Klima aldaketaren kontra etena egin dute Ordizian
Ordiziako Plaza Nagusian egin dute elkarretaratzea eta Ordiziako Udala, Landarlan eta hainbat herritar batu dira.
Klima aldaketa gizarteak aurre egin beharreko erronka da eta izango etorkizun hurbilean. Gaur, Ordiziako Udalak, Landarlan Ingurumen Elkarteak eta beste hainbat herritarrek, elkarretaratzea egin dute Ordiziako Plaza Nagusian, Fridays For Futur gazteen mugimenduak deitutako mundu mailako grebarekin bat egiteko helburuarekin. 11:30eanpuntuan, 4 minutu eta 15 segunduko elkarretaratze isila egin dute. “Hausnarketarako unea izan da” esan du elkarretaratzearen ondoren Edurne Huesa Landarleneko kideak. Iragan apirilean, alarma egoera piztu zen: “415 ppm karbono dioxido partikulen kontzentrazioa lortu zen atmosferan, hiru milioi urtetik ez zen erregistratzen hori”.
Gauzak horrela, “kezka” agertu dute eta herritar guztiak klima aldaketaren aurrean “behar-beharrezkoak diren neurriak hartzera” animatu ditu.