Iban Matek odolki pintxoak egiten ikasteko tailerra egingo du larunbatean Beasainen
Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00etara egingo da larunbateko azoka berezia.
Udako eta neguko produktuekin batera, odolkia izango da protagonista Beasaingo udazkeneko lehenengo larunbateko azokan, Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00ak artean. Udako produktuen artean, besteak beste, tomatea, piperrak eta berenjenak izango dira. Negukoen artean, azak, azaloreak eta porruak izango dira. Barazkiez gain, ohi bezala, loreak, eztia, gazta, gozoak, haziak, ogia eta txerrikia ere izango dira. Azokan erosketak egindako guztien artean erosketa poltsak eta zenbait errezeta jasotzen dituzten liburuxkak banatuko dira.
Tailerra
Bestalde, tailerrari dagokionean, eta azaroaren 2an egingo den odolki lehiaketa eguna girotzeko, 11:30ean hasita, odolki pintxoak egiten ikasteko tailerra egingo du Iban Mate sukaldariak. Ondoren, bertan prestatutakoa dastatzeko aukera izango da.
Ohi bezala, 13:30ean, azokako produktuez osatutako bi saski zozkatuko dituzte, azokan erosketak egindakoen artean.