Komun publiko berria eraikitzen hasi dira Beasaingo Erauskin Plazan
Beasaingo Udalaren esanetan, Gernika pasealekuko pilotalekuan eta Erauskin plaza berrian komun publikoen zerbitzua jartzeko arrazoiak bi dira: «Pertsona kopuru handiaren joan-etorria eta bertan egiten diren ekitaldiak».
Erauskin plazak eta Gernika pasealekuak bat egiten duen lekuan, komun publikoa eraikitzeko lanak hasi dituzte. Beasaingo Udalaren esanetan, Gernika pasealekuko pilotalekuan eta Erauskin plaza berrian komun publikoen zerbitzua jartzeko arrazoiak bi dira: «Pertsona kopuru handiaren joan-etorria eta bertan egiten diren ekitaldiak».
42.601,70 euroko aurrekontua izango du obra zibilak (hartuneak eta ur zikinak kanporatzeko hoditeria, eta oinarria egiteko lanak) eta komunaren instalazioak. Barrendain plazako komunaren antzekoa izango da.