Goierriko odol emaleek urteko biltzarra egin dute
Eskualde mailako urteko biltzarra egin dute hamasei herritako odol emaile taldeek, Seguan. Diplomak eta intsigniak banatu eta lagun arteko afaria egin dute.
Amezketa, Ataun, Beasain, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama eta Zumarragako odol emaleen ordezkaritzetakoak Seguran elkartu ziren larunbatean, Goierri mailako urteko biltzarrean. Odol emaleei diplomak eta intsigniak banatu ondoren, lagun arteko afaria egin zuten Beasaingo Salbatoreh jatetxean.