Eneko Elosegi, hamargarren Malaysiako Ironman proba
Aurten beste Ironmanetan parte hartu du: Astanan eta Lanzaroten.

Eneko Elosegi beasaindarrak Malaysiako Ironmanean parte hartu du asteburuan, eta hamargarren postuan bukatu du. 40 gradutik gorako tenperatura izan zuten. Aurten, beste bi Ironman proba ere egin ditu: uztailean zazpigarren egin zuen Astanan, eta maiatzan hamalaugarren Lanzaroten.