Argizpi elkarteak gorri koloreko erakusketa osatu du
Beasaingo Igartzako jauregian azaroaren 10era arte ikus daitezke elkarteko 18 argazkilarik egindako 34 argazkiak.
Beasaingo Argizpi Argazkizale Elkarteko argazkilariek gorri kolorea gaitzat hartuta, talde erakusketa osatu dute. Igartzako jauregiko erakusketa aretoan ikus daitezke Argizpi elkarteko hemezortzi argazkilariren 34 lanak.
Erakusketan parte hartu duten argazkilariak ondorengoak dira: Luis Martinez, Mila Mendia, Oscar Manso, Manu Barreiro, Javier Ortiz, Lourdes Losada, Javier Quiros, Oskar Gaskon, Marian Segovia, Imanol Zubiaurre, Enrique Ripa, Tomas Sarasola, Agustin Gurrutxaga, Javier Lopez, Imanol Mondragon, Jose Luis Barbadillo, Marcos Acea eta Felipe Davila.
Azaroaren 10era bitartean egongo da irekita, Igartzako jauregiaren ordutegian.