Asmubek euskal jantzien erakusketa inauguratuko du gaur
Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan zabalik egongo da azaroaren 10era arte.

Beasaingo Asmube emakume elkarteko kideek prest dute gaur, 19:00etan, inauguratuko duten euskal jantzien erakusketa. Azaroaren 10era arte egongo da irekita, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. Asmubeko kideek egindako diseinu desberdinetako jantziak erakutsiko dituzte, Jokin Telleriak egindako lanbideen irudiek lagunduta.