Jose Mari Goenaga 'La trinchera infinita' filma aurkezten izango da bihar Beasainen
Biharko 19:30eko saioan izango Donostiako Zinemanaldian zuzendari onenaren eta gidoi onenaren saria jasotako filmaren zuzendaria.

Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak jaso zituen La trinchera infinita filma zine aretoetan estreinatuko da asteburuan. Beasainen, gaur, 22:00etan izango da lehenengo saioa. Bihar, larunbatean, igandean eta astelehenean, berriz, bina emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:30ean –igandean eta astelehenean 22:15ean–.
Biharko lehenengo saioan, hain zuzen ere, Jose Mari Goenaga zuzendari ordiziarra izango da filma aurkezten. Ohi bezala, astelehena, ikusleen eguna da.