Beasaingo areto futbol txapelketa larunbatean hasiko da, 12 talderekin
Talde guztietako kideen ordezkaritzarekin osatu dute antolaketa mahaia, eta guztien artean antolatu dute txapelketa.
2020ko maiatzaren 25ean, Beasaingo Loinatz jaietako kuadrilla egunean, lagun arteko areto futbol txapelketako finala jokatuko duten bi taldeak erabakitzeko lehiaketa hasiko da larunbatean. Aurten gainera, bada berrikuntza bat antolaketari dagokionean: talde guztietako kideen ordezkaritzarekin osatu dute antolaketa mahaia, eta guztien artean antolatu dute txapelketa. Asteartero elkartzen da mahaia, asteko antolamenduari jarraipena egiteko.
Hamabi talde
Hamabi taldek hartuko dute aurten parte: Badu, Rhusbi Kattalin, Antzizar, Hiruko Osiñarte, Segura Old Boys, Jazzpana, Zulo, Garaite, Bombo Murgil, Antsusi, Kilker eta Matxi. Asteburuero bi talde geratuko dira jokatu gabe; talde batek epaile lanaren ardura izango du eta besteak atsedena.
Kanporaketa guztiak – final erdia eta finala La Sallen– Murumendi ikastetxean jokatuko dira.
Lehenengo jardunaldia larunbatean jokatuko da ondorengoak dira partidak:
- Badu-Rhusbi Kattalin (14:10)
- Antziar-Hiruki Osiñarte (16:40)
- Segura Old Boys – Jazzpana (15:00)
- Zulo-Garaite (15:50)
- Bonbo Murgil-Antsusi (17:30)
- Atsedena: Kilker
- Epailea: Matxi