Lore eskaintza egingo dute igandean Beasainen, Memoriaren egunean
Igandean, 12:00etan, Barandiaran plazan elkartuko dira Beasaingo Udala osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariak.
Azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, eta azken urtetako ohiturari jarraituz, Beasaingo Udaleko ordezkari politikoak datorren igandean, 12:00etan, Barandiaran parkean burutuko den ekitaldian bilduko dira. Udala osatzen duten alderdi guztie lore eskaintza egingo dute bertan kokatuta dagoen monolitoan. “Alkateak udalaren izenean, herritar guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die”.