Seguran XVI. Ipuin, bertso eta marrazki sariketa antolatu dute
Elorri kultur elkarteak eta Hitz edo Irri euskara elkarteak antolatu dute lehiaketa, 16. urtez. Lanak azaroaren 22rako aurkeztu behar dira.
Elorri kultur elkarteak eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteak Joxean Ormazabalen oroimenezko 16. ipuin, bertso eta marrazki sariketa antolatu du. 6 eta 11 urte bitarteko haurrek har dezakete parte, ipuin, marrazki edo bertso eran.
- 1. eta 2. mailakoentzat (6-7 urte) gaia ondorengoa da: Olentzerori astoa galdu zaio. Ipuina orrialde bat, bi kopla edo bertso idatzi beharko dituzte.
- 3. eta 4. mailakoek (8-9 urte), bi orrialdeko ipuina edo 3 bertso-kopla idatzi beharko dituzte Zer ekarriko ote Olentzerok, liburua ala tableta? galderari erantzunez.
- 5. eta 6. mailakoek (10-11 urte) azkenik, bi-hiru orriko ipuina eta 4 bertsoko sorta aurkeztu beharko dute. Gaia ondorengoa da: Klima aldatzen ari da, aurten Olentzero elurretan ala hondartzan?
Azaroaren 22rako aurkeztu behar dira lanak ikastetxeetan, edo azaroaren 25erako Segurako Elorri elkartean. Sari banaketa abenduaren 22an egingo da, 12:00etan, Botikaxaharrean.