Bi goierritar gimnasiako Espainiako Txapeldun
Tolosako taldearekin izan dira Ane Barandiaran lazkaotarra eta Saioa Zeberio zaldibiarra Iruñean.
Tolosa CF taldeko gimnasia erritmikoko taldeak Espainiako Txapelketa irabazi du. Ostiralean jokatu zuten, Iruñako Navarra Arena estadioan. Talde horretan, bi goierritar aritu dira: Ane Barandiaran lazkaotarra eta Saioa Zeberio zaldibiarra.
Espainia mailako aurreneko txapelketa zuten Goierriko eta Tolosaldeko atletek. Ariketa bikaina egin eta gero, lehen postuan sailkatu ziren, eta gainontzeko taldeek bukatu arte ordu batzuk itxaron behar izan bazituzten ere, beraientzat izan zen urrezko domina, eta bide batez, baita oinarrizko infantil mailako Espainiako txapelketa ere.
Saioa Zeberio eta Ane Tolosa goierritarrak CFko gimnasia taldeko kide dira duela bizpahiru urtetik, baina aurretik, Ordizia Kirol Eñlartean aritu izan ziren, bi klubak elkarrekin bat datoz eta.