Astigarretan San Martin festak ospatuko dituzte datozen bi asteburuetan
Egun osoko egitaraua antolatu dute astigarretarrek: meza, herri kirolak, bazkaria, trikitilariak eta bertsolariak.
San Martin eguna astelehenean izan bazen ere, astigarretarrek igandean eta datorren asteburuan ospatuko dituzte santuaren omenezko festak. Igandean, 11:00etan, txistularien kalejira izango dute eta 11:30ean, meza nagusia Beasaingo San Martin baselizako abesbatzarekin eta udal agintariekin. Ondoren, salda eta pintxoak izango dira aukeran, Laja II. eta Larrañaga trikitilarien eta Xabier Zeberio eta Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolarien laguntzarekin.
Eguerdi partean, 13:00etan, herri kirol saioa izango da herriko gazte taldearen eskutik. 14:00etan, bazkaria eta 16:30etik aurrera, trikitilarien eta bertsolarien bigarren jarduna izango da.