Igartza Musika Bekaren irabazlea aukeratuko dute bihar Beasaingo Igartzan
Musikeneko 13 ikaslek 15-20 minutuko entzunaldiak egingo dituzte. Irekiak dira kontzertuak.
Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean antolatutako Igartza Musika Bekaren laugarren edizioak herrian musika zaletasuna sustatu eta talentu berriak ezagutzera ematea du helburu. Honela, bihar, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara, goi mailako 13 ikaslek, kontzertu laburrak eskainiko dituzte Igartzako jauregian; herritarrei zuzendutako kontzertuak dira.
Master Bekara (3.000 euro) zortzi hautagai aurkeztu dira; Maria-Heloise Arbus (biolina, Frantzia), Ana Perona (biolina, Valentzia), Jose Luis Tovar (kontrabaxua, Euskal Herria), Maricarmen Velez (biolontxeloa, Puerto Rico), Miguel Moises Jauregi (jazz-tronboia, Euskal Herria), Audrey Irles (biolina, Frantzia), Guillermo Lopez (biolontxeloa, Aviles) eta Bozidar Rajic (akordeoia, Serbia-Montenegro).
Gradu Beka sarirako (2.000 eyuro) berriz, bost ikasle izango dira lehian: Nikolay Krytsov (pianoa, Errusia), Beñat Olano (biolina, Euskal Herria), Eduardo Villarroel (klarinetea, Burgos), Ledian Mola (jazz-kontrabaxua, Cuba) eta Eolo Andino Dolez (jazz-saxofoia, Euskal Herria).
Aurtengo edizioko epaimahaia Sorkunde Idigoras, Damian Martinez, Mari Jose Cano eta Arantxa Gastesik osatuko dute. Entzunaldi guztiak amaitzean epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.tua lehengo parrafoa testua lehenengo parrafoa. Sariak 18:30ean banatuko dituzte.