Aittu Euskara Elkarteak aurkezpen festa egingo du ostiralean Beasaingo plaza azpian
‘Aittu gurekin’ bazkide kanpaina jarriko dute abian. Musikak eta antzerkiak osatuko dute aurkezpena. Gaztaina erreak jan eta sagardoa txotxetik edateko aukera izango da, dohainik.
Iazko Euskaraldi arrakastatsuaren ondoren –ia 2.400 beasaindarrek hartu zuten parte–, Besaingo euskaltzaleen artean sortutako ilusiotik eta indarrak batuta, Aittu Euskara Elkartea sortu da Beasainen. Hizkuntza ohituretan eragin eta beasaindarrak euskaraz aritzera bultzatu nahi ditu Aittuk, herrian euskal giroa berpiztearekin batera.
Horretarako, beharrezkoa da talde indartsua sortzea, beasaindarrek bat egitea Aitturen proiektuarekin eta helburuekin. Beraz, Aittu gurekin bazkide kanpaina hasiko du ostiralean euskara elkarte berriak. Hasi ere, festa giroan hasi nahi du kanpaina, Loinazko San Martin plazaren azpian, 20:00etan,egingo den aurkezpen festarekin. Besteak beste, Muxutruk musika taldeak eta Ana eta Elena aktoreek girotuko dute aurkezpena. Bazkide kanpainarako osatu duten bideoa ere aurkeztuko da. Saioaren amaieran, bazkide txartelak betetzeko aukera izango dute beasaindarrek, Antton Arronizek erretako gaztaina erreak jan eta Oiharteko sagardoa txotxetik edaten dituzten bitartean.
Aittu Euskara Elkarteak beasaindar guztiak gonbidatu nahi dituzte euskararen festara, iazko Euskaraldiko txapak jantzita.